XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoko perpausak Aginterakoak dituzu, baina ez dago aditza osorik emana.

Har itzazu eta jar aditzak osorik.

- Alde egin...... (haiek) hemendik!.

- Ekar...... liburu hori, Andoni!.

- Zuek, ken...... hortik auto hori!.

- Zu, jantzi...... jertse marroia!.

- Hi, eraman...... hau aitari!.

- Aizan, ekar...... umeak hona!.

Aginterako aditz-formak ikustean oso gutxi direla konturatu zarete lehentxeago.

Beste zenbait forma Subjuntibotik hartzen dira erdaraz bezala (Que se vayan).

(Ikusi ikasgai honetako Aditza atalean Subjuntiboko taula).

NORK Nik edo Guk denean pertsona hauei dagokien aditz-forma Subjuntibotik hartuko dugu: (Nik) dezadan, zaitzadan, ditzagun....

Adib.: Egin ditzagun lehenbailehen etxeko lanak, bestela andereñoa haserretuko zaigu.

NORK 3. pertsona denean (hark , haiek), SUBJUNTIBOA + LA ipintzen da, beza, bezate, bitza, bitzate kasuetan ez beste guztietan:(Hark) nazala, gaitzala, zaitzala; (haiek) nazatela, hazatela, zaitzatela....

Aurreko ohar hauek kontutan hartu ondoren eta Aginterako aditz-formak ere hartuz, hemen duzue AGINTERA + SUBJUNTIBOArekin osatuko genukeen taula:.